PODCAST #40 | AEB-etako supremazia zuria

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko urr. 26a, 11:13

Giroa berotuz eta polarizatuz doa azaroaren 3an eginen dituzten AEBetako presidentetzarako bozketak hurbildu arau. Plaza harturik dute supremazista zuriek: izan koronabirusaren kontrako neurrien aurka mobilizatzen direnen artean, Black Lives Matter mugimenduaren kontrako protestetan zein Donald Trumpi sostengua erakusteko elkarretaratzeetan. Zurien nagusitasunaren aldarria ez da fenomeno berria amerikarren artean. AEBen oinarrian dago jendartearen antolaketa arrazista hau eta beti egon da –batzuetan begi-bistan, besteetan diskretuago–. Kontua da Trumpek askatu eta hauspotu duela ikuspegia.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide