Lurrama bertan behera geratu da eta EHLGren kanpaina ekonomikoan parte hartzeko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko aza. 3a, 08:03

Azaroaren 13tik 15era egitekoa zen 2020ko Lurrama bertan behera uztea erabaki du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak: "Apiriletik formula desberdinak landu ditugu, suprefeturaren gomendioen arabera egokituz, bainan ezin dugu bururaino joan. Hamaboskarren edizioa berezia izanen zela bagenekien, bainan ez zela eginen ez genuen sinetsi nahi". Aurtengo gaia lelo honek biltzen zuen: "Biharko mundua gaurko hautua" eta azaroaren 14an bideo bat zabalduko dute adituen lekukotasuna jasotzeko. Laborantza Ganbararen kanpaina ekonomikoan parte hartzera dei egin dute, "Lurramari esker, EHLGk hainbat proiektu hausnartu eta gauzatu ahal dituelako urtero".

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide