Joe Biden da AEBetako lehendakari berria, bozketan Donald Trumpi gaina hartuta

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko aza. 7a, 18:08

Joe Biden, Alderdi Demokratikoko hautagaia, izango da Amerikako Estatu Batuetako 46. lehendakaria, hauteskunde estu batzuetan gaina hartuta Donald Trump orain arte lehendakari zenari. Bidenen garaipenean erabakigarria izan da Pennsylvaniako ordezkaritza, lehendakaria hautatzeko 20 boto ematen dizkiona, bereganatu izana; baina horiez gain Nevadan jokoan zeuden seiak ere bereganatu ditu. Horiek zenbatuta, AEBko lehendakaritza lorteko behar diren 270 boto-ordezkari aise gainditzea lortu du 290 eskuratuta; Donald Trump 214tan geratu da.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide