"Euskal Herriko kutsaduren %2,3 soilik izan dira gure lokaletan"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko aza. 9a, 06:32

Azaroaren 7an milaka lagun atera dira kalera Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herrietan eta hiriburuetan egin diren manifestazioetan, Jaurlaritzak ostalaritza ixtearen aurrean sektoreari babesa adieraztera eta hauentzako laguntzak eskatzera. "Euskal taskeroek" komunikatu hau irakurri zuten manifestazio amaieran: orain arte COVID-19aren aurkako neurri guztiak betez lan egin dutela adierazi dute, kutsaduren %2,3 soilik gertatu direla haien lokaletan, polizia lanak egitera behartu dituztela eta orain arteko neurriek taberna asko ixtera eraman dituztela. Urkulluri zuzenduta, laguntzak eskatu dituzte eta babesgabe sentitzen direla salatu dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide