Bost euskal preso hurbilduko dituzte, horietako bi Euskal Herrira

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko aza. 11a, 16:08

Ondorengo presoak lekuz aldatu dituztela iragarri dute asteazkenean Espainiako espetxe erakundeek. Euskal Herrira bi ekarriko dituzte: Oier Andueza Basaurira eta Oskarbi Jauregi Martutenera; beste hiru Zuerara eramango dituzte, 250 bat kilometrora: Mikel Azurmendi, Maite Pedrosa eta Joseba Lerin Sanchez. Bost preso hauek Picassenten (Herrialde Katalanak), Teixeiro (Galizia), Murtzia II (Espainiako Estatua) eta Puerto I (Espainiako Estatua) espetxeetan daude orain. Euskal Herritik bereziki urrun dauden bost preso dira, eta beren senide eta lagunek batazbeste 1.456 kilometroko joan-etorriak egiten dituzte bisitan joatean. Azken hilabetean presoen lekualdatze ugari izan da, aurreko hilabeteetan baino gehiago eta zazpi lekualdatu dituzte, hiru hurbildu eta beste hiru aske geratu dira.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide