PODCASTA | Jakoba Errekondo ilargiaz

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko abe. 2a, 11:40

Jakoba Errekondok hitzaldi honetan azaldu du ilargiaren zikloa ezberdin ikusten dugula euskaldunok eta kultura latindarrek: euskal kulturan bi fase ditu ilargiaren zikloak, kultura latindarretan lau. Errekondoren aburuz, lehen egutegiak egiteari ekin zioten bertako eliz-gizonak kultura latindarretan eskolatuak izan zirenez, horrek ekarri zuen egun ilargiaren faseak izendatzeko euskaraz dugun izenen saltsa-maltsa.

Ilargiaren faseak nola izendatzen diren, eta ilargiak landareetan zer eragin duen ezagutu nahi? Hitzaldi hau entzuna ikasiko dugu. Eta baita Ilargia eta landareak 2021eko agenda eta Ilargiaren egutegia eskuratuta ere. Ondorengo testuan bildu ditugu hitzaldiaren hainbat pasarte, baina ez hitzaldia osorik.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide