Nekazari eta ekologisten garaipena: urte berriarekin hustuko dute Frantziako 1.000 behien ukuilu erraldoia

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko abe. 8a, 19:34

1.000 vaches esatea azken urteotan Frantziako estatuan izan da aipatzea nekazaritza munduko gatazka beroenetako bat, aurrez aurre zeuzkana batetik laborantza industriala sustatzen duten konpainiak eta bestetik Confederation Paysanne sindikatuak biltzen dituen baserritar txikien eta inguruko herritarren koalizioa. Azken hauek irabazi dute: 1.000 behien ukuilu erraldoia kudeatzen duen enpresak adierazi du urtarrilaren 1etik bertan behera uzten duela esne produkzioa eta hasiko dela bertatik behiak ateratzen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide