EAJ bakarrik geratu da gas zundaketaren defentsan Araban eta Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko abe. 18a, 00:05

Asteartean Gasteizko Udaleko oposizioko talde guztiek EAJ-PSE udal gobernuari eskatu zioten Gasteizko Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko lizentzia ez ematea. Asteazkenean, Arabako Aldundian, PSEk ere bozkatu zuen gas putzua ustiatzearen aurka. Datorren astean mozioa eztabaidatuko da Gasteizko Udalean, eta orduan ikusiko da PSE eta EAJren arteko apurketa gauzatzen den. Berriztu mugimenduak protestara deitu du larunbat eguerdirako, erregai fosilen ustiaketaren aurka eta bestelako eredu energetikoaren alde.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide