"Ez goaz ezer ezkutatzera, gure militantzia politikoa aldarrikatzera goaz Madrilera"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 19a, 23:58

Galder Barbado (Amurrio) eta Aitor Zelaia (Gasteiz) arabarrak ostegunean eta ostiralean epaituko dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Asteazkenean irtengo dira Madrilerantz, eta asteartean egin dugu elkarrizketa amurrioarrarekin. Urduri eta kezkatuta dago, baina baita “indartsu” ere larunbatean beren aldeko manifestazio jendetsu baten berotasuna sentitu ostean. Akusazioak 8 urteko espetxealdia eta 7 urteko baldintzapeko askatasuna eskatzen du bakoitzarentzat, armak eta lehergaiak gordetzea egotzita; Barbadok dio egiazki bien militantzia politikoa dela zigortu nahi dutena, eta hori bera izango dela epaiketan aldarrikatuko dutena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide