COVID-19 txertoa aldez aurretik jarrita harrapatu dituzte Bilboko bi ospitaletako zuzendari eta dimititu egin behar izan dute

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 20a, 15:02

Bilboko Basurtuko eta Santa Marina ospitaleetako zuzendari kudeatzaile Eduardo Maizek eta Jose Luis Sabasek dimititu egin dute asteazken eguerdian, Osakidetzak jakinarazi duenez. Aurreko egunean ELA sindikatuak salatu zuen Basurtuko ospitaleko zenbait kargudun COVID-19-ren aurkako txertoa hartzen ari zirela, beren karguak ematen zien boterea baliatuz. Bai Maiz, baita Sabas ere, EAJko afiliatuak dira eta Eusko Jaurlaritzan eta Bilboko Udalean ibilbide politiko zabala egindakoak. Ez da baztertzen ospitaleetako agintari gehiagok boterekeriaz txertoa jarri izana.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide