"Zer gertatzen zen begiratzeko buelta eman nuen eta danba, Ertzaintzaren balak aurpegian eman zidan bete-betean"

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 25a, 13:25

San Sebastian eguna izan zen joan den asteko asteazkenean. Festa garrantzitsua donostiarrentzat. Azken asteetan Donostiako Alde Zaharrean gertatu den moduan tabernak ixteko ordua gerturatu zenean ertzainek auzoa hartu zuten eta istiluak jazo ziren. Alde Zaharreko Gazte Asanbladak salatu duenez, udaltzainak gazte bat atxilotzen saiatu ziren, “batzuek zergatik atxilotzen ari ziren ere ez zekiten arren”. Ingurukoak atxiloketa gelditzen saiatu ziren eta Ertzaintzari eskatu zioten laguntza. Azkenean, hainbat gazte atxilotu zituzten eta beste hainbat zauritu. Zaurituen artean dago Nahuel Gómez Rodríguez tabernaria. Lanetik etxera zihoala hautsi zioten matrail hezurra, foam bala bat aurpegira botata.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide