Hamabost pertsona etxetik kaleratu dituzte Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 26a, 09:07

Herrandarren kaleko 15. zenbakiko etxebizitza hutsak 2020ko uztailean okupatu zituzten 30 lagunek. Gaur egun 15 bizi ziren eta poliziak etxetik kaleratu ditu astearte goizean. Istiluak izan dira eta bi gazte atxilotu dituzte ertzainek; bi migratzaile berriz, Atzerritartasun Bulegora eraman dituzte. Deia egin diete herritarrei Larrialdietako Zerbitzu Sozialetara jotzeko, kalean geratu diren familientzat alternatiba eskatzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide