Jaurlaritzaren Informazio Publikoaren batzordeak Ingurumen sailari eskatu dio erraustegiak airera isuri dituen gai kutsakorren datuak emateko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 28a, 07:27

Anerreka Ingurumen Elkarteak Jaurlaritzako Ingurumena sailari eskatu dio Donostiako erraustegiak orain arte airera isuri dituen gai kutsakorren kopuruari buruzko datuak eman diezazkiola eta orain arte ez du inolako erantzunik jaso. Erraustegiak Ingurumen Baimen Bateratua indarrean izateko ezinbesteko baldintza du emisioen etengabeko neurketa sistema martxan izatea eta Eusko Jaurlaritzaren Airearen Kalitatearen Kontrolerako Bigilantzia Sarera konektatuta izatea. Anerreka elkarteak erreklamazioa egin du Eusko Jaurlaritzaren Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordean eta honek ontzat eman du Arrekaren erreklamazioa eta Ingurumen sailari eskatu dio hamar eguneko epean eskatutako informazio hori Anerrekari emateko. Epea aspaldi pasatu bazen ere, oraindik ez dute daturik bidali. Zaldibarko eskandaluaz urtea betetzear denean, hondakin azpiegitura erraldoiek airera isurtzen duten kutsadurari buruzko informazioak jarraitzen du herritarren eskura ez egoten.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide