Aterki ideologiko (zahar)berritua

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urt. 29a, 13:11

Euskalgintzak duen hutsuneetako bat ez al da duen diskurtsoaren ahulezia? Horren aurrean, Sorturen ustez ideologia da tresna. Komunitate batek ideia multzoak, desirak eta emozioak behar ditu ekiteko, ahalduntzeko eta mugimendu izateko eta horrek ezinbestean ideologia esakatzen du. Hizkuntza ideologia eraberritzeaz mintzatu dira Euskararen Plaza Hutsa jardunaldietan Idurre Eskisabel EHUko irakaslea, hizkuntza eta generoaren arteko uztarketan sakontzen ari dena eta Lorea Agirrerekin Trikua Esnatu Da liburuaren egilea; Andoni Olariaga Iratzar fundazioko kidea eta Euskal Matxinada, genealogiak eta egungo eztabaidak liburuaren egilea; eta  Onintza Odriozola EHUko irakaslea eta Erakunde bat baino gehiago, ETA herri mugimendu gisa doktoretza tesiaren egilea.

Harrera Xabi Iraolaren eskutik eta ideien sintesia Idoia Zengotitabengoak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide