Protokolotik harago jo behar izan du Judimendi ikastetxeak, "kutsatze kopuru askoz larriagoa" saihesteko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko ots. 4a, 12:50

“Protokoloaren hutsegiteen” aurrean, Gasteizko Judimendi eskola publikoak bere kabuz erabaki zuen dituen hamabi ikasgeletatik erdia prebentiboki etxera bidaltzea, Osakidetzatik esaten zietelako “ikasgelek ez zutela kontaktuen jarraipenik behar, ikasgela bakoitzean konfirmaturiko bi eta hiru kasu positibo zeuden arren”. Askoz larriagoa izan zitekeen egoera saihestu dutela dio ikastetxeak; azken astean gutxienez 22 positibo konfirmatu dira eta azkenean zentroa itxi dute. EAEn guztiz itxita dagoen zentro bakarra da uneotan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide