Mural zentsuratuaz, adierazpen askatasunaz

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko ots. 11a, 12:10

Aurreko astean ekitaldi bat antolatu genuen, Pablo Hasél kartzelaratzeko egoeraren aurrean. Adierazpen askatasuna erabiliz, ahal zen neurrian arreta deitzea zen asmoa, errepresio eta zentsura larri honen aurrean. Badirudi lortu dugula, ez hainbeste gure ekintzengatik, baizik eta ekitaldi horretatik abiatuta izan diren gertakariengatik. Deialdi irekia egin genuen nork bere auzo, herri eta hirietan parte hartu zezan eta Tres Xemeneies parkean ere bildu ginen. Han hainbat mural marraztu zituzten. Horietako bat izan zen errege emerituaren erretratua (muralak izendatzen zuena lapur, diktadorearen sasikume, eta abar). 24 ordu baino gutxiagoan mural hori (hori bakarrik) estali zuten Bartzelonetako langileek, udaltzainek babestuta. Ezin zen bestela izan, zentsura ekintza nabarmen eta selektibo horrek indignazioa eragin du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide