Maskara saredunen marka bat merkatutik erretiratuko dute, eraginkorra ez delako

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko ots. 23a, 09:52

Kontsumobidek maskara saredun marka bat laborategian aztertu du, etiketan jartzen duena betetzen duen egiaztatzeko. Proba horien arabera, marka honetako maskara saredunek bakteriak iragazteko duten eraginkortasuna %15,3koa da eta UNE-0065 zehaztapenak %90ekoa edo handiagoa izan behar duela agintzen du. Kontsumobidek bere hurrengo kanpainan, besteak beste, maskara higieniko saredunak aztertzeari ekingo dio, etiketan jartzen dutena betetzen duten egiaztatzeko. Espainiako Kontsumo Ministerioaren Agindu berriak maskara higieniko saredunak ere onartzen ditu legediaren barruan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide