COVID-19a larri pasatzeko arriskua genetikoa dela ondorioztatu dute Errusiako ikerlariek

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko ots. 24a, 12:33

Errusiako Unibertsitateko ikertzaileek azaldu dutenez, genetikoki determinatuta dago zelulek COVID19aren aurrean immunitatez erantzuteko duten gaitasuna. Zeluletan immunitatea sortzearen arduradunak diren antigeno leukozitario molekulak (HLA-I) sei dira, eta haien osaketa bakana da gizaki bakoitzean, eta aurrekoengandik jasotzen da. "Gure ikerketan frogatu dugu HLA zehatza duten norbanakoek arrisku handiagoa dutela COVID-19 larri pasatzeko. Era berean, badira genotipo 'indartsu' batzuk, eta zaila da hauek gaixotasuna larri pasatzea" azaldu du Stepan Nersisyan ikerlariak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide