"Zaindu gintuztelako, zainduko ditugulako" lelopean mobilizatuko dira M3an Gasteizen ELA, LAB, ESK eta Steilas

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko ots. 24a, 16:36

Martxoaren 3an Gasteizen izandako gertaerak gogoratzeko deitutako mobilizazioek honako leloa izango dute: "Zaindu gintuztelako, zainduko ditugu". "Aurten, 1976ko Martxoaren 3ko protagonista guztiak gogoratzeaz gain, zaintza sistema publiko baten aldeko borroka aldarrikatu nahi dugu", azaldu dute antolatzaileek. Zaintza-lanak bizitzari eusteko funtsezko direla eta COVID-19ren pandemiak erakutsi bezala, kapitalismo heteropatriarkalak prekarietatera eta esparru pribatura baztertu dituela salatuko dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide