Berta Cáceres erail zutela bost urte bete direnean, epaiketa garden eske

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko mar. 2a, 07:42

2016ko martxoaren 2an Berta Cáceres ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzailea erail zuten, goizaldean bere etxera sartu eta tiro eginda. Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren aurka ari zen borrokan: jatorrizko herrien lekualdatzea eta uraren pribatizazioa zekartzala salatzen zuen. Hainbat aldiz izan zen mehatxatua eta bera baino lehen borroka bereko beste lau aktibista erail zituzten. 2019an zazpi pertsona kondenatu zituzten Cáceresen hilketagatik baina pertsona bakarrari egozten zaio "autore intelektual" izatea, nahiz eta nazioarteko adituek egindako txostenak presa egiten ari zen DESA konpainiako goi kargu gehiago ere seinalatzen dituen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide