Migrazioari maskarak erauzten

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko api. 23a, 11:29

'Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Usurbilen' [Aztiker, 2020] ikerketan oinarritua. Migrazioaren inguruko esperientziak eta diskurtsoak jaso ditu Usurbilgo Udalak ikus-entzunezko honetan, protagonisten ahotsean. Usurbilek jasotako bi migrazio prozesu nagusiei erreparatu die: 1960/70eko hamarkadan Espainiatik etorritakoa, eta 2000. urteaz geroztik munduko hainbat tokitatik etorritakoena. Arreta lehenengoan jarri du, aniztasunean eta elkarbizitzan sakontzeko helburuarekin.

Usurbilgo Udalaren ekoizpena, 2021eko martxoan.
Irudia eta edizioa: Ibai Arrieta del Pico.
Irudia eta soinua: Joseba Parron San Sebastian.
Gidoia eta koordinazioa: Maialen Unanue Irureta.
Azpitituluak: Maialen Unanue Irureta.
Lokalizazioak: Ibai Arrieta del Pico.
Logistika: Josu Errekondo Arzallus, Paco Nogueira Rodriguez, Usurbilgo udal-brigada.
Musika: Matti Paalanen [Simple Piano Magic, Inspiring Piano Magic].

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide