26 artistek bere herria ez den batean landuko dute bere obra

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko api. 27a, 12:26

Udalbiltzak bere lehen kultur-egitasmoa martxan jarri du: Geuretik Sortuak proiektua. Artistek beren sormen lana burutzeko hiru aste bitarteko egonaldia egingo dute, bere bizilekua ez den herri batean. Udalbiltzak azaldu duenez, proiektu honek "euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez". Udalbiltzak iragarri du  bekara aurkeztu ziren 73 proposamen artistikoen artean zein diren hautatu dituen 26 artistak, eta hauetako bakoitzak zein udalerritan egingo duen egonaldia.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide