Euskal ipuinak: Eleka Konpainia

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko mai. 25a, 08:33

Iparraldea Bertan musika eta hitzaldiak biltzen dituen zikloa da eta Iparraldeko errealitate kulturala Gipuzkoara hurbiltzea du helburu.

Eleka konpainia 2006an sortu zen Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. Daniel Landart izan zen konpainiaren bultzatzailea bi artista horien tirriak elgarretaraziz. Funtsean, berak zituen lehenbiziko testuak hautatu eta arramoldatu. Ikusiz alor horretan eskaintza eskasa zela, bi artistek sail horri lotzeko gogoa ukan zuten euskarari toki premiatsuena emanez, antzerki jokoa eta musika uztartuz. Bi bozetan ari izanez ipuinari bizitasuna eta arintasuna eman nahi zioten. Frango laster mediatekek eta eskola ezberdinek deitu zituzten. 2010ean, Txomin Heguy antzerkilari profesionalaren laguntzarekin «Hau dela, hori dela» ikuskizuna sortu zuten, Euskal Herriko hainbat tokitan aurkeztu zutena. 2020an, Ikas pedagogia zerbitzuari esker, “Hala izan ala ez izan” izeneko diskoa argitaratu dute. Helduei eta haurrei zuzenduak zaizkien hamabost ipuinez osatua da.

Kondalari eta musikariak: Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide