Laburbira eguenean helduko da Soraluzeko Gaztetxera

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko mai. 26a, 12:02

Laburbira euskarazko film laburren zirkuituak 18. edizioa bete du aurten, eta eguenean Soraluzeko Gaztetxean proiektatuko dituzte bertako euskarazko zortzi film laburrak. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta filmak proiektatu ostean solasaldia egingo dute Ilunabarrean esan filmaren zuzendari den Xabier Vallina arrasatear gaztearekin. Proiekzio hau pandemiaren ostean Gaztetxean egingo den lehen ekimen irekia izango da, Soraluzeko Gazte Asanbladak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanean antolatu dutena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide