Kuban 1,1 milioi herritarrek jada hartu dute txertoaren lehen dosia

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko mai. 28a, 11:40

Maiatzaren 20a arte 1,1 milioi herritar baino gehiago zeuzkan jada lehen dosiarekin txertatuta Kubako osasun sistemak. Jakina denez, Kuba bere txerto propioak ari da ekoiztu eta probatzen, itxaron gabe Mendebaldeko korporazio handiek sortu dituzten txerto pribatuei eta fiatu gabe herrialde aberatsek pobreei laguntzeko antolatu duten Covax donazio sisteman. Kuban sortutako Soberana 02 eta Abdala txertoak froga klinikoen azken fasea amaitzear dira, baina uhartean bizi duten Covid-19 beroaldiari aurre egiteko larrialdi mekanismoetan babestuta ari dira ematen txertoak bai oinarrizko zerbitzuetako langileei eta pandemiak gogorren jipoitutako auzoetako jende zaurgarrienei.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide