Alda: Kolektiboan irtenbidea emanaz jendarte herrikoiak bakarka dituen eguneroko arazoei

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko eka. 2a, 06:13

Alda elkartea 2020ko urrian sortu berri da Baionan, Manu Robles Arangiz Fundazioak sustatuta eta ELA sindikatuaren ekarpen ekonomikoarekin. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte herrikoiaren eguneroko bizitzako arazo zehatzak konpontzetik hasita, auzoetan herritar sareak sortzeko, eta epe ertain-luzera herritar horiek trantsizio ekologikoaren eta justizia sozialaren lanketan inplikatzeko. Alda elkarteak dagoeneko baditu hiruhilero atez ate banatzen duen kazeta, 1.000 jenderengana iritsi nahi duen inkesta, maiatzaren 29an inauguratu berri duten lokala… eta beren arazo zehatzei irtenbidea bilatzeko Aldarengana jo duten gero eta kasu gehiago.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide