Esku batekin etxebizitzak erosi, bestearekin araudia moldatu

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko eka. 1a, 22:52

Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitzen turistifikazio ahaleginaren aurpegi publikoak Arabatur elkartea eta bere presidente Pilar Perosanz dira. Baina bada beste pertsona bat, publikoki horrela agertu ez bada ere: Gustavo Antépara Benito. Berak eta Luxury Rental Apartments bere enpresak, Arabatur eta Perosanzekin lotura zuzenak dituzte. Antépara Gasteizko PPko kide garrantzitsua da: zinegotzi izan zen 2016-2019 artean Gasteizko Udalean; eta 2015etik 21 Zabalgunea sozietate publikoko kontseilu administrazioko kidea da PPren ordezkari bezala. Hor hartzen dituzte hirigintzari loturiko erabaki nagusiak Gasteizen. Auzokideen artean kezka eta kontrakotasun handiak sortu dituzte Arabaturren ekimenek. Alde Zaharreko etxebizitzen turistifikazio saiakeraren atzean dauden zenbait pertsona, enpresa eta interesen inguruan argia egiten saiatu gara.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide