Neskak dantzara!

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko eka. 18a, 06:39

Oñatiko korpus dantzetan emakumeak parte hartzeko eginiko prozesua eta emandako urratsak jaso nahi izan ditu Julen Iriondo oñatiar kazetariak Neskak dantzara! ikus-entzunezkoan. 2018an dantzatu zuten Oñatin emakumeek Korpus jaietan lehenengo aldiz.

Iriondok ikusi du pauso handia izan zela ordukoa, eta testigantzak jasota gelditzea garrantzitsua dela; batetik herriaren historiaren zati bat gordeta gelditzeko, eta bestetik, eredu bezala balio izateko. Oñatz dantza taldeko Ane Irazabal eta Miren Aranburu dantzariak, Jesus Irizar taldeko zuzendaria, Idoia Irazabal eta Beatriz Igartua dantzari ohiak eta Jerardo Elorza historialaria elkarrizketatu ditu Iriondok.

2020ko ekainetik irailera bitarte osatu zuen lana, eta Oñatz dantza taldearen eskura utzi zuen, taldearen 50. urteurreneko opari modura. Oñatzeko kideek ikusi zuten orduan baino egokiagoa zela korpusen bueltan egitea publiko. Beraz, ekainaren 10ean aurkeztu zuten lana Oñatzeko kideek eta Iriondok Oñatiko Kultur Etxean eta dantzan.eus-en du estreinaldia.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide