PODCAST #66 | Giza eskubideez baino, zibersegurtasunaz nahiago du hitz egin Frontex-ek

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko eka. 25a, 10:34

2004az geroztik, Europaren kanpoaldeko mugak kontrolatzen dituen agentzia dugu Frontex. Hamazazpi urtez lehen aldia da Europako Justizia Auzitegira deiturik dela, bi papergabeek haren kontra salaketa jarririk. Garrantzi handiko epaiketa dugu, justuki, Frontexek burutu giza eskubideen urraketak zein kanporaketa ilegalak frogatzeko bideo eta lekuko andana izan arren, orain arte inoiz ez duelako Justiziaren aurrean berea defenditu beharrik ukan. Etorkinak “mehatxu” gisa dauzka, eta senidetasuna alde batera utzirik, zibersegurtasunean eta armagintzan inbertitzen dabil. Jenofa Berhokoirigoin kazetariak eman digu honen berri, ARGIAn idatzi duen artikuluan oinarrituta.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide