1521, erresuma baten azkena

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko uzt. 9a, 09:49

500 urte beteko dira Noaingo bataila gertatu zenetik. Gertakaria gogoratzeko asmoz, Gaizka Arangurenen eskutik, ETB1ek eta eitb.eus-ek "1521, Erresuma Baten Azkena" saio berezia estreinatuko dute. Kazetari eta historiagileak Noaingo gudua zer izan zen eta honen zehaztasun guztiak azalduko ditu. Horretarako, Espainiak eta Nafarroak (Frantziaren laguntza zuena) aurrez aurre talka egin zuten zelaietara itzuliko dira, hauek ikasgela bihurtu eta gertatutakoaren inguruko galderak argituko dituzte. Zenbateraino izan zen erabakigarria Noaingo bataila nafarrentzat? Zergatik esaten da 1521a erresumaren amaieraren hasiera izan zela? Eta batez ere, zer gertatu zen Noainen?

Historian atzera egin eta animazioz osatutako bideoen laguntzaz Noaingo zelaietan gertatutakoa irudikatuko du saioak. Horrez gain, gaia sakonago ikertu duten hainbat gonbidaturen laguntza izango du Gaizka Arangurenek. Izan ere, Amaia Alvarez, Joseba Asiron, Rolda Jimeno eta Aitor Pescadorek egun horretan gertatutakoa ez ezik, lehenago eta geroago batailak sortu zituen ondorioen inguruan ere hitz egingo dute.

Noaingo batailaren testuinguru historikoa jorratzeaz gainera, Nafarroako konkistan aritu ziren protagonista batzuk ere ezagutuko ditugu. Aingeru Epaltza idazleak Inazio Loiolkoak Nafarroako konkistan izan zuen parte hartzea kontatuko du. Iñaki Perurenak, aldiz, beste soldadu bat izango du hizpide: Pedro Mariskala, oso figura garrantzitsua Nafarroako armadan. Soldadu nafarraren inguruan hitz egingo du harri-jasotzaileak, baita bere bizitzan Mariskalak izan duen eraginaz ere. 2003an Donostiako Belodromoan egin zuen errekorra Nafarroako erresumako militar honi eskaini zion eta Peru Harri Museoan ere Mariskalaren omenezko harrizko eskultura bat ere badu leitzarrak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide