Kubak jada bere herritar guztien laurdenari jarri dio Covid-19arentzako txertoaren lehen dosia

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko uzt. 14a, 14:05

Kubako osasun sistemak herrialdean bertan sortutako bakunekin jada txertatu ditu hiru milioi pertsona baino gehiago lehen dosiarekin eta txertaketa prozesua osatu dutenak (hiru dositan ematen dira Soberana 02 eta Abdala) 1.862.000 dira. Berrikitan Kubako osasun agintaritzak osoki legeztatu du Abdala larrialdi egoeran erabiltzeko eta Soberana 02 baimen bera lortzeko bidean da.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide