Eskubide bat merkantzia bilakatuta

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko abu. 2a, 07:40

Burujabetza eta etxebizitza. Horratx bi termino, hemen eta orain, kasik antagonikotzat jo daitezkeenak. Etxebizitzak, babesleku eta atsedengune izatearekin batera, elkar zaintzarako eta norbere bizi proiektua aurrera eramateko espazio behar lukeenak berez, merkantzia forma hartzen baitu gutxi batzuen eskuetan eta logika kapitalistaren mende egonik. Langabezia eta soldata zein pentsio prekarioak orokortutako errealitate izanik, ikaragarri puztutako alokairua ordaindu beharra karga ekonomiko nagusia bilakatzen ari da geroz eta etxe gehiagotan, biharamunean aterpea izatearen bermea galduta. Alabaina, bada panorama beltz horretan zirrikiturik aurkitzen diharduenik. Lagin gisa, esperientzia parea ekarri ditugu orriotara: etxebizitza kooperatiba proiektu hasi berria, eta urte luzeetako okupazio esperientzia. Bata zein beste uler baitaitezke etxebizitzaren alorrean burujabetzarantz pauso bat emateko saiakera gisa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide