Espainiako eskubide digitalak, herrialde elebakar eta uninazional horretakoak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko abu. 27a, 08:04

Jaso genuen uztailean Kontseiluaren protesta, nola Espainian aurkeztu den Eskubide Digitalen Kartan kasurik ez zaien egin Kontseiluak eta beste erakunde batzuek egindako iruzkinei: hizkuntza gutxituen aldeko eskaerak ziren, eta bat bera ere ez da sartu testuan. Eskubideen Karta eta Kontseiluak aurkeztutako dokumentua lortu ditugu, alderatu, eta Espainiako kartaren murriztasuna agerian geratu zaigu. Herrialde elebakar eta uninazional horretan ez dago hizkuntzarik ez bada espainola, eta beste inorenak ez du merezi aipurik. Horixe da ateratzen dugun ondorioa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide