LABek greba orokorra deitu du Euskal Herriko “esparru soziekonomiko propioa” aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko ira. 2a, 09:21

Espainiako Gobernutik heltzen diren erreformak “prekarietatea legeztatzeko” bidea dira, LABen ustez. Euskal Herriaren erabakimena bermatzea da aurre egiteko bidea eta greba orokorra “ofentsiba” gisa planteatuko dute hori lortzeko. Lan erreformak bertan behera uztea, eta gutxieneko soldata 1.400 eurora igotzea eskatuko dute momentuz data zehatzik ez duen greban.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide