70 urteko alargun donostiarraren etxegabetzea saihesteko deia egin du hainbat eragilek

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko ira. 20a, 11:03

Irailaren 21ean 11:00etan Caixabanken aurrean bilduko dira etxegabetzea salatzeko eta ekintza saihesteko pausoak eman daitezen presionatzeko. Kaleratzeak Stop, Alokairu Benta Berri eta Inquilinos Azora plataformak dira antolatzaileak. 70 urteko alargunak alokairuko bost kuota zor ditu eta Coral Homes funts putreak demanda jarria dio hilaren 27an etxetik ateratzeko. Semeak amarena zen etxea abal moduan erabili ondoren galdu zuen etxea emakume donostiarrak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide