ZUZENEAN | "Herri ekimena eta kooperatibismoa" jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urr. 5a, 06:47

Azpeitiko Sanagustin kulturguneak hamar urte bete dituela eta, "Herri ekimena eta kooperatibismoa" jardunaldiak antolatu dituzte. Kooperatibismoan urte luzez aritutako David Fernandez katalanak zabalduko ditu jardunaldiak "Kooperatibismoa: zer eta zertarako?" hitzaldiaren bitartez. Ondoren, esperientzia zehatzen txanda izango da, "Kooperatibismoa: zergatik eta nola?" mahai-inguruan Euskal Herriko lau esperientziren berri emango dute ondorengo lagunek: Azpeitiko Elikaguneko Ioritz Aizpuru, Erreka Group-eko (Mondragon taldea) Cristina Etxegoien, Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako Gartzen Garaio, eta Goiener kooperatibako Naroa Elortza.

Jardunaldiak streaming bidez jarraitu daitezke ARGIAn 9:30etik 13:00 arte.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide