Migratzaileei herrian leku egiten zien Italiako alkateari 13 urteko kartzela zigorra ezarri diote

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urr. 5a, 07:54

Italia hegoaldeko Riace herrixkako alkate ohia 13 urteko kartzela zigorrera kondenatu dute. Domenico Lucano du izena eta hauxe kartzelara eraman duen obra: biztanlerik gabe geratzen ari zen herriko etxe hutsak Europako funtsekin birgaitzea, eta migratzaileei bertan bizitzen jartzeko aukera ematea, horrela herria biziberrituz eta jarduera ekonomikoa suspertuz. Bere ekimena sutsuki txalotu zuen ezkerrak, eta Forbesek 2016ko munduko lider eraginkorrenen zerrendan sartu zuen. Sententzia hau kolpe latza izan da eta alkate ohiarekiko elkartasuna #mimmolucano traolarekin erakusten ari dira sare sozialetan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide