Espainiako Gobernuak HBko kideei gutun-bonbak bidali zizkiela azaleratu du entzuketa batek

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urr. 5a, 08:56

ABC egunkariak argitaratu berri du 1994an CESIDen egoitzan Antoni Asunción Espainiako Barne ministro dimititu berriak eta Emilio Alonso Manglano generalak izan zuten elkarrizketaren transkribaketa. Elkarrizketa horretan Asunciónek aipatu zuen 1989an Oreretan gutun-bonba batek hil zuen José Antonio Cardosa postariaren kasuaren atzean José Luis Corcuera zegoela, garai hartan Barne ministro zena: "Karta hauek beraiek bidalitakoak ziren, eta postari batek paketea buzoira sartzeko tolestu zuenean, lehertu egin zitzaion eta hil egin zen". Testigantza honek agerian jarri du beste behin 80ko hamarkada osoan zehar Espainiako Barne saila guda zikinean inplikatuta egon zela eta gutun-bonbak erabili zituela HBko militanteen kontra. Izan ere, Cardosa postariari eskutan lehertu zitzaion gutuna HBko kide Ildefonso Salazar Uriarteri zuzendua zegoen.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide