Espainiako gastu militarrak errekorra jarriko du aurten

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko urr. 11a, 14:26

Bakearen Delás Zentroak Espainiako Gobernuaren 2021eko aurrekontu militarraren analisi kritikoa argitaratu du. Bertan azaldu du Unidas Podemos eta PSOEren koalizio gobernuaren aurtengo aurrekontuak gastu soziala handitu duela, baina aldi berean gastu militarra ere bai: 2020ko urtearekin alderatuta %6,5 handitu du Defentsa ministerioaren aurrekontua eta guztira 10.863 milioi eurokoa da. Baina gobernuaren ohiko jokabidea da gastu militarra sail ezberdinetan zatikatzea, horrela kopuruak herritarren begietara oharkabeago pasa daitezen. Delás Zentroaren arabera, beste ministerioetan sakabanatutako gastu militarrak batuta 21.623 milioi eurokoa izango da Espainiako estatuaren aurtengo gastua: bere historiako handiena, eta aurreko urtekoa baino %10,3 gehiago.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide