Daniel Mate donostiarra, Euskal Herriko aberatsena

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko aza. 3a, 08:32

Forbes aldizkariak Espainiako Estatuko 100 ondare handienen zerrenda argitaratu du, eta donostiar bat ageri da Top 10-ean: Daniel Mate enpresaria. Duela gutxi arte Glencore meatzaritza multinazionaleko zuzendaritzako kide izan da Mate, eta Asturiasko Zinc enpresako zuzendaritzako kide ere izan zen. Forbesen arabera, 2.200 milioi euroko ondarea dauka. Zerrendako lehenengo euskal herritarra da, eta zerrenda osoko hamargarrena. Azken urteotan zerrendako lehenengo hogeien artean egon da, baina lehengai industrialen prezioen igoera handiaren ondorioz, donostiarrak Glencoren dituen akzioek 2020an baino 1.000 milioi euro gehiago balio dituzte aurten.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide