Taldean egindako Gasteizeko jipoiaren salaketa faltsua ote den ikertuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko aza. 3a, 09:08

Urriaren 23tik 24rako gauez lau gaztek jipoitu egin zutela salatu zuen emakume batek Gasteizen. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, baina hamar egunetan ez dute salaketak jasotzen duena baieztatzera datorren inolako aztarnarik aurkitu. Ustezko gertakarien harira, erasoa egin zioten gazteak magrebtarrak zirela esanez diskurtso arrazista eta xenofoboa haizatu zuen salatzaileak, eta litekeena da helburu horrekin jarri izana salaketa, eskuin muturrarekin dituen loturak ezagun baitira. Salaketa faltsutzat aztertzeko aukerak mahai gaineratu dira Jose Erkorekak aurreratutakoaren arabera, Ertzaintzak jarria baitu emakumearen aurkako salaketa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide