Aliantzak sendotzen: gay askapenetik sexu askapenera

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko aza. 4a, 05:50

1977. urtean, Durangon egindako bileraren ostean, EHGAM sortu zen. Akronimoaren atzean, Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua hitzak eta, ekimenaren atzean, urte luzeetan sexu askapenaren borrokan, eta beste hainbatetan, protagonista edo ekintzaile anonimo izan diren hainbat pertsona. Tartean, EHGAMeko “gay” horrek ez zuen oraindik gaur egun duen esanahia; ez zion gizon homosexual mota espezifiko bati soilik erreferentzia egiten. Asmoa sexualitate eta generoaren begirada arautuaren ondorioak pairatzen zituzten ororentzat borrokatzea zen. 45 urte pasa dira eta gorabehera ugari ere. "Gay" ez da jada denok azpian bildu gaitzakeen aterkia eta LGBT+ borrokak (eta Ehgamenak) dibertsifikatu egin dira, onerako zein txarrerako.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide