Etorkizuneko elikadura gaurtik eraikitzeko proiektua Tolosaldean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko abe. 23a, 06:06

Hainbat esparrutan lanean ari ziren zenbait herritar elkartu eta Lurtaro elkartea sortu dute Tolosaldean. “Herrigintzatik eta elikadura burujabetzaren aldeko borroketatik datoz gutako batzuk, eta beste zenbait ekoizleak dira”, azaldu du Maddi Sarasola Eizmendi kideak. Izaera desberdinekoak izanik ere, kezka berak batu ditu: egun nagusi den elikadura sistemak, eta horrek lurraldean eta bizitzetan duen eraginak. Ardura horretatik abiatuta, eskualdeko kontsumo eta ekoizpenaren inguruko lanketa abiatu dute, eta herriz herri ekarpenak jasoz, proposamen konkretua osatzen ari dira orain. Heziketa egiteaz gain, teoria praktikara eramateko ari dira lanean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide