Bi urte, lau hilabete eta egun bat

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2021ko abe. 24a, 11:02

1990 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarraren kontrako mugimendua gogoratzen eta ospatzen duen dokumentala da.

Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako bi urte eta lau hilabete? Dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten sei lagunen historioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzelara joan armadan baino. Arrazoi asko izan ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zituzten ausardia eta tema handia, harik eta Espainiako Estatuari soldaduska bertan behera uzteko borroka irabazi arte.

Kanaldudek zabaldu du Lander Garroren lana.

Ekoizleak: Izar Films eta Labrit Multimedia
 

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide