Izotza den gauetan ere trantsitoan diren pertsonak aterpetxetik kanpo uzten dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko urt. 11a, 08:29

Irungo Harrera Sareak salatu du trantsitoan diren pertsonen egoera gero eta okerragoa eta arriskutsuagoa dela. Izan ere, zeropeko hotza egiten duen gauetan ere Gurutze Gorriak kudeatzen duen aterpetxetik kanpo uzten dituzte migratzaileak: "Iaz 225 pertsona utzi zituzten kalean". Bertako hainbat biztanlek egoera latz hau euro batzuk ateratzeko baliatzen dutela ere salatu dute: lau sosen truk Endarlatsara eramaten dituzte eta handik ibaia gurutzatzera bultzatu. Istripuak ere izaten dira, honen guztiaren ondorioz: "Joan zen ostiralean migratzaile batek polizia frantsesarengandik ihesi, femurra apurtu zuen eta ebakuntza egin behar izan diote", salatu du Irungo Harrera Sareak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide