Inmunologoek txertoaren hirugarren dosiari ezetz diote

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko urt. 18a, 06:08

Txertoaren hirugarren dosia abian da eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde dauden inmunologoek adierazi dute zentzugabea dela bigarren dositik aurrera gehiago hartzea. Izan ere, gorputzak badu, antigorputzez gain, COVID-19ari aurre egiteko beste defentsa mota bat ere: inmunitate zelularra. Eta hau denbora luzean mantentzen dute gaitza pasatu dutenek (txertorik hartu ez badute ere) eta txertoaren bi dosi hartuak dituztenek. Horregatik diote hirugarren dosia zaurgarriak diren pertsonei eman behar zaiela eta kasu bakoitza ongi aztertuta, eta garrantzitsuagoa dela mundu osoan pertsona denek txerto dosi bat edo bi hartzeko aukera izatea, gu bizi garen eremuan jende guztiak hirugarrena hartzea baino.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide