Zaintza kamerak, haize-errotak, erraustegia… Itomen sentipena geroz eta handiagoa da herriotan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko urt. 26a, 10:27

Ozpinduta. Halaxe nabil azkenaldian. Zuetako batzuen moduan, pentsatzen dut, edozer gauzaren aurrean zaunka. Bizi dugun egoera berez ere nahikoa etsigarria ez bazen, zenbaitzuk are etsigarriagoa bilakatu nahi dutela sinesten hasia naiz. Sinesten hasia norbaitek gure herriak deshumanizatu nahi dituela, bizigarria lapurtu. Urretxu eta Zumarragari buruz ari naiz zehazki, baina ziur beste leku batzuetan ere bizi dituztela hemen kontatuko ditudan batzuk: Porlana porlanarekin ordezkatzen duten obrak, anbulatorioko larrialdi-zerbitzuak akabatzea, geroz eta bideo-kamera gehiago kaleetan, hondakinak tratatzeko fabrikaren (“erraustegiaren”) proiektua, arnasgune diren mendietan haize-errotak jartzeko egitasmoa, Beasain-Bergara errepidea ordainpeko bihurtzea… Itomen sentipena geroz eta handiagoa da, aintzat hartu gabe pandemiak hainbat frontetan –hurbileko harremanetan adibidez– eragin dituen pitzadurak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide