Euskaltzaindiak Frantziako agintariei eskatu die brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egitea onar dezaten

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko ots. 8a, 08:39

Euskaltzaindiak Baionan otsailaren 3an sinatutako agiria plazaratu du. Euskararen Akademiarentzat, "onartezinak dira, ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek bi azterketa horiek euskaraz osoki egin ditzaten, Frantziako Administrazioak paratzen dituen trabak". Horren aurrean, Euskaltzaindiak iragarri du gutun bana igorriko diela Ipar Euskal Herriko erakunde adierazgarrienei, Emmanuel Macron Frantziako presidenteari eta Jean Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroari, eskatuz brebeta eta baxoa euskaraz segurtatzeko urratsak eman ditzaten. Frantziako hizkuntza gutxiagotuetako beste akademia eta erakundeekin elkarlanean arituko dela ere iragarri du Euskaltzaindiak, "Europako erakundeen aitzinean ekimen bateratuak aitzinatzeko xedez". Jarraian, Euskaltzaindiaren adierazpena osorik:

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide