Josu G. Tolosa marinel pasaiarra, Antartikan argentinar armadak erreskatatua

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko ots. 15a, 10:18

Josu G. Tolosa, pasaiarra, Euskal Itxas-Elkarteko kidea. Eskarmentu handiko merkataritza-ontzidiko ofiziala, ur handitako patroia, arrantza-kapitaina. "Marinel osoa", bere hitzetan. Kariben izana da, Brasileko kostalde osoa egin du iparraldetik hegoaldera, atun-arrantzan ibilia... eta aurten Antartikara bidaiatu du, Eric kapitain frantsesaren belaontzian, biak bakarrik, zonaldea aztertzeko. Haien arteko elkarbizitza ordea gaiztotuz joan da egunen joan-etorrian, txinparta batek borroka piztu eta espedizioa lehertzeraino. Txilen dago orain, Puerto Williamsen. Handik kontatu dizkigu Txile eta Argentinako armadak eurak ere protagonista dituen bidaia ero honetan bizitakoak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide