Añorgako 2022ko Dibertimenduaren prestaketak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2022ko ots. 17a, 09:32

Añorgarrek ikusi dute auzoa berraktibatzeko tresna egokia izan zitekeela Libertimendua ospatzea inauterietan. Pasa den irailetik ari dira auzotarrak "Añorgako Dibertimenduari" forma ematen. Otsailaren 26an plazaratuko dute eta azkenengotako entseguko ateak ireki dizkigute.

Gari Otamendik azaldu digu ekimenak auzotarrak inplikatu dituela eta hainbat belaunaldi elkarrekin lanean dabiltzala. Nafarroa Behereko libertimenduetan ohikoa den moduan dantza, antzerkia eta bertsoa izango dira ardatzak. Propio sortu dituzte dantzak, taldean aritu dira horretan Arkaitz dantzari taldeko kideak eta Egoitz Irazabalbeitia izan da dantzari taldea gidatzeko ardura hartu duenetako bat.

Helduentzako hiru dantza eta haurrentzako bat sortu dituzte, guztira 60 bat dantzari irtengo dira plazara. Maitane Goldaratzena, berriz, antzezle nagusia da, “Giri” gida turistikoaren papera jokatuko du eta umorea eta kritika ipini eta jendea zirikatzea izango da bere eta taldekideen lana. Antzerki kontuetan Asier Sota izan dute laguntzaile; parte hartzaileen amateurtasuna eta dibertimenduen kaos ordenatua azpimarratu ditu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide